Sobre mí
Gaztetatik argi izan nuen nire bokazioa psikologia zela. Niretzat, beste pertsona batzuen bizi-prozesuetan bidelagun izatea eta haiek nola hazten diren, nola zaintzen diren eta beren burua kontuan hartzen nola ikasten duten lekuko izatea, pribilegio bat da.
Gaur, osasun-psikologo gisa aurkezten naiz (GZ03445 zk.), nire uste sendotik laguntzeko prest, bere bidean zerbaitek aurrera egitea eragozten diola sentitzen edo sufritzen duenaren ondoan jarduteko.
Gerontologian espezializatu nintzen, nire esperientzia pertsonalengatik eta gaur egun gure lurraldean gehiengoa direnen ongizateari laguntzeko anbizioagatik: adineko pertsonak. Nire konpromisoa entzute eta zaintza profesionalerako espazio bat merezi duen belaunaldi baten bizi-kalitatea hobetzea da, orainari zentzua heman diezaiokeelarik.
Horregatik, ongi etorri espazio honetara, elkarrekin arakatu ahal izango baitugu, zure aurretik edo atzetik datorrenari edo aurrera egiten uzten ez dizunari izena eta zentzua emateko. Etorkizunaren beldur zarelako, nor zaren argi ez daukazulako, edo zure proiektuekin jarraitzen uzten ez dizutela sentitzen duzulako... zerk mugiarazten zaituen aurkitzera gonbidatzen zaitut. Zerk egiten zaitu zoriontsu?
Zer diozu, hasiko dugu elkarrekin bide hau?
Hemen itxarongo zaitut.


arianelopezpsiKologia@gmail.com
+34 614 72 34 84
© 2026. Ariane López Psikologia. eskubide guztiak erreserbatuta.


