Kaixo! Ariane López naiz, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialeko kidea (kolegiatu zenbakia: GZ03445). Gure harremana gardena eta erraza izan dadin, hona hemen nire lan egiteko modua:
Laguntza profesionala: Nire lana errespetuan, ENTZUTE aktiboan eta Psikologiaren Kode Deontologikoan oinarritzen da.
Hitzordua erreserbatzea: Webgune honen bidez egiten duzun erreserba doakoa da. Espazio hori zuretzat gorde dugu eta ez duzu aldez aurretik ezer ordaindu behar.
Gure denbora zaindu dezagun (Baliogabetze politika): Hitzordura etortzerik ez baduzu, mesedez, jakinarazi iezadazu gutxienez 24 ordu lehenago. Jakinarazpena beranduago egiten bada edo saiora agertzen ez bazara, saioaren zenbateko osoa ordaindu beharko duzu, denbora hori zuretzat gordeta nuelako eta ezingo nukeelako beste pertsona bati eskaini.
Puntualtasuna: Online saioetan, pare bat minutu lehenago konektatzea gomendatzen dizut, konexioak eta audioak ondo funtzionatzen dutela egiaztatzeko.
Gertakari teknikoak: Saioa nire aldetik egon litezkeen arazo teknikoengatik egin ezin bada, beste ordu bat bilatuko dugu saioa berreskuratzeko, kostu gehigarririk gabe. Arazo teknikoa pazientearen aldetik bada, saioaren gainerako denbora aprobetxatzen saiatuko gara, baina saioa egindakotzat emango da.
Adingabeak: Zerbitzu hau 18 urtetik gorako pertsonentzat da. Adingabe bati arreta emateko, ezinbestekoa izango da guraso edo tutore bien baimen sinatua izatea lehen saioa baino lehen.
Prezioak eta zergak: Adierazitako prezioak azken prezioak dira. BEZaren Legearen 20.Uno.3 artikuluaren arabera, osasun-psikologiako zerbitzuak zerga honetatik scututa daude.
Larrialdi-zerbitzua: Nire kontsultak ez du 24 orduko larrialdi-zerbitzurik eskaintzen. Premiazko krisi baten aurrean, jarri harremanetan larrialdi-zerbitzuekin (112) edo joan hurbilen duzun ospitalera.
BALDINTZA OROKORRAK
arianelopezpsiKologia@gmail.com
+34 614 72 34 84
© 2026. Ariane López Psikologia. eskubide guztiak erreserbatuta.


